Pentekoste jaiak Martitten

Maxixatzen.eus 2015ko mai. 24a, 11:56

Zapatu iluntzean jende asko bertaratu zen Martitteko jatetxera. Burruntzian erretako armukea afaldu zuten, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariekin. Ondoren, Epelde eta Jesus Epelde trikitilariek alaitu zuten giroa. 

Gaur goizean meza nagusia izango da 11:30ean, eta, ondoren, hamaiketakoa trikitilariek girotuta. Arratsaldean, puzgarriak umeentzat, begirale eta girotze musikarekin izango dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide