Auto batek txirrindulari batekin talka egin du Azkaraten

Maxixatzen.eus 2015ko mai. 18a, 15:11

Auto batek eta txirrindulari batek istripua izan dute Azkarate mendateko Gi-2634 errepidean, Elgoibarrera bidean. Ezbeharra, 14:45 inguruan jazo da, eta Herrizaingo Sailak adierazi duenez txirrindularia ospitalera eraman dute zaurituta. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide