Nepalgo lurrikaran kaltetutakoen alde diru-bilketa egin dute goizean

Eliz atarian, Euskal Herrian bizi diren nepaldarren komunitateko zenbait kide bildu dira, informazioa banatuz. Floreaga ikastetxeko ikasle, guraso eta irakasleek, berriz, Kontzejupean jarri dute gune bat.

Nepalgo lurrikaran kaltetatutakoei diruz laguntzeko bi elkartasun ekimen izan dira goizean, Azkoitian. Batetik, Euskal Herrian bizi diren nepaldar komunitateko zenbait kide Eliz Atarian batu dira; dirua biltzeaz gain, informazioa banatu dute herritarren artean, Nepalgo egoeraren berri emateko.  Bildutako dirua janaria, botikak eta premiazko lehengaiak erosteko erabiliko da.

Diruz lagundu nahi duenak, finantza erakunde hauen bidez ere egin dezake ekarpena:

EUSKADIKO KUTXA: 3035 0054 57 0540069019

KUTXABANK: 2095 5073 00 9114955885

Floreaga Ikastetxeko guraso, irakasle eta ikasleak, berriz, Kontzejupean bildu dira. Urtero Beninen alde egiten dute elkartasun kanpaina, aurten, Nepalera bideratu dute. Pintxo solidarioak  eta jostailuak jarri dituzte salgai.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide