'El maestro del agua' filma asteburuan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2015ko mai. 8a, 11:19

Russell Crowe aktore ezagunak, zuzendari bezala egindako lehendabiziko filma da 'El maestro del agua', eta Lehen Mundu Gerraren inguruan Turkian gertatutako istorio bat kontatzen du. Crowe, zuzendari izateaz gain, aktore protagonista lanetan ere ikusiko dugu.  

Galipoliko bataila da, hain zuzen, kontakizunaren sorburua. Australiar baten hiru seme desagertuko dira han eta haien arrastoaren bila, Istambulera iritsiko da aita.

'El maestro del agua' (Australia, 2014) filma ostiraletik astelehenera bitartean izango da ikusgai Baztartxo antzokian. Gaur (jatorrizko bertsioan azpitituluekin) eta bihar, 22:00etan hasiko da ohi bezala, igandean 17:15ean eta 19:30ean eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan.

Honako hauek dira pelikulako aktore nagusiak: Russell Crowe, Olga Kurylenko, Jai Courtney, Isabel Lucas, Damon Herriman,Jacqueline McKenzie, Cem Yilmaz, Ryan Corr, Dan Wyllie eta Deniz Akdeniz.

Hamasei urtetik gorako ikusleei dago zuzenduta 'El maestro del agua' filma. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide