Summer fun, kirol eta ingeles udalekuak

Sasoiko ongizate zentroa 2015ko mai. 6a, 12:52

Ingelesa eta kirola uztartuko dituen udalekuak prestatzen ari da Sasoiko ongizate zentrua ingeleseko irakasleekin. Udaleku horietan parte hartuko duten neska-mutilek hainbat kiroletan gozatzeaz gain, ingelera ikasten jarraitzeko eta praktikatzeko aukera izango dute. 

 
Sasoiko ongizate zentruko arduradunek futbol campusa antolatu zuten gabonetan eta aste santuetan. Orain, berriz, udako udalekuak antolatuko dituzte, eta ingelesa eta kirola lantzea dute helburu.
 
Udaleku horiek 8-9 eta 13-14 urte bitarteko neska-mutilentzat zuzenduta daude, hau da, Lehen Hezkuntzako 3.mailatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2.maila bitarteko guztientzat.

Udaleku horiek bi txanda izango dituzte, eta txanda bakoitza bi astekoa izango da. Lehenengo txanda, ekainaren 29tik uztailaren 10era izango da, eta bigarren txanda, uztailaren 13tik 24ra. Nahi izanez gero, bi txandetan izena emateko aukera ere eskainiko da. Ordutegia, astelehenetik ostiralera goizeko 9:30 - 13:00 izango da.

Azkoitia eta inguruetako gazteek, betiko kirolez gain, kirol desberdinak ezagutzeko aukera izango dute: surfa, zaldian ibiltzea, BTT,  eskalada... besteak beste. Beti ere ingelesa praktikatuz.

Maiatzaren 19an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan, udaleku horien aurkezpena egingo da Elkargunean, informazio gehiago emateko. 
 
ANIMATU! Ingelesa praktikatzeko modu dibertigarri eta osasuntsua izango da!
 
Informazio gehiago:   sasoikokz@hotmail.com
 
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide