Zapatuan, maiatzak 9, XXIV. Udaberriko musikaldia izango da Santa Kutz komentuan, 18:30ean. Bertan, Euskadi Brass entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Honako hau da egitaraua: W. Byrd (The earle of Oxford’s March), T. Susato (Suite of dances), P. Tchaikovsky (Romance, op 5), Nebojsa J. Zivkovic (To the gods of Rthm) eta txalaparta Javier Alonsoren eskutik.
Musikaldiaren ondoren, 20:30etik aurrera, trikiti afaria izango da Laja jatetxean, Laja II.ak eta Narbaizak alaitua. Afaltzeko erreserba egin nahi duenak telefono zenbaki honetara deitu beharko du: 943851412.
Igandean, berriz, meza nagusia izango da 10:00etan Santa Kutzeko komentuan; gero umeen jolasak Laja jatetxean 12:00etan eta, jarraian, bazkaria. Arratsaldean, pottokak eta zezen txikiak izango dira Zelailuzerekin, 18:00etan hasita, eta egunean zehar Landa eta Antxitte ariko dira trikiti doinuekin, giroa alaitzen.
Musikaldia maiatzeko lau larunbatetan jarraian izango da. Zapatu honetako ikuskizunaz gain, beraz, honako hauek ere parte hartu dute datozen egunetan: maiatzaren 16an, Quartor Arnaga; maiatzaren 23an, Helena Orcoyen sopranoa eta Iñaki Belasko pianojolea; eta, azkenik, maiatzaren 30ean, Kea ahots taldea Enrique Azurzak zuzenduta. Gainera, komentura joateko doako autobusak antolatu dituzte. Larunbatero 18:00etan irtengo dira, Eroski txikiaren aurretik.