Garbiguneko eta Hondakinen informazio bulegoko ordutegi aldaketa

Maxixatzen.eus 2015ko api. 29a, 12:28

Maiatzaren 4tik aurrera, ordutegia aldatuko da Garbigunean eta Hondakinen informazio bulegoan.

Garbigunea, astelehenetik ostiralera goizez 9:00etatik 13:00etara egongo da irekita eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. Larunbat goizetan, berriz, egungo ordutegi berdina mantenduko du, hau da, 10:00etatik 13:00etara. Udako ordutegi hori urrira arte izango da indarrean.

Plazako Hondakinen informazio bulegoa, aldiz, ostegun arratsaldez ez da irekiko aurrerantzean. Bulegoaren ordutegia honakoa da: goizez astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, asteartetan, 17:00etatik 19:00etara izango da irekita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide