Azkoitiko anbulatorioan gutxieneko zerbitzua eskainiko dute bi egunetan

Maxixatzen.eus 2015ko api. 22a, 16:21

Asteazken gaueko hamarretan hasi eta ostiral gaueko hamarretan bukatuko da bi eguneko lanuztea Osakidetzan. Ospitaleetan ez ezik, anbulatorioetan ere egingo dute greba, eta beraz, Azkoitikoan ere izango du eragina. Gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak.

 

Murrizketen kontra eta lan baldintzak hobetzearen alde deitu dute protestara SATSE, ELA, LAB, SME-FFHH, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek. 30.000 langileri baino gehiagori egin diete grebarako deialdia.

Sindikatuen arabera, Osakidetzak 3.000 lanpostu "suntsitu" ditu, lanaldiaren luzatzea "inposatu" diete, eta soldatak jaitsi dizkiete. Horren aurrean, enplegua "berreskuratzea", lan karga onargarriak jartzea eta langileen arteko soldatetan "diskriminazioak ezabatzea" eskatzen dute, besteak beste. Horrekin, osasun zerbitzua hobetzea nahi dute sindikatuek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide