Ahalduntzea, helburu

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko emakume mahaixe 2015ko api. 21a, 10:26

Aurten ere emakumeok ahalduntzeko prozesuarekin jarraitzeko aukera izango dugu. Eskaintzen ditugun ikastaroak eta sortzen ditugun gune hauek emakumeen topalekua bihurtzea nahi dugu.

Emakumeok gure kezkak eta interesak konpartitzeko, gure errealitate pertsonal, sozial eta politikoari buruz hausnartzeko, edota guk nahi duguna sortzeko, emakume guztien parte-hartzearekin.
Horretaz gain, emakumeen historia eta feminismoak egin duen ekarpenaz jabetuko gara era ezberdinez: dantzatzen, hausnarketak egiten, bideoak sortzen... Ikastaroak adin guztietako emakumeei zuzenduta daude.

 

EMAKUMEEN KULTUR ANIZTASUN GUNEA

• Ordutegia: 15:00etatik 17:00etara, astearteetan. Martxoak 3, apirilak 7, maiatzak 5 eta ekainak 2 (4 saio, 8 ordu).
• Dinamizatzailea: Ana Murcia.
• Hizkuntza: Gazteleraz.
• Prezioa: Langileek: 12€ eta langabeek: 8€.

 

EKIN FEMINISMOARI!

• Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara, asteazkenetan. Martxoak 4,11,18, 25 eta apirilak 1 eta 8 (6 saio, 12 ordu).
• Irakaslea: Alaitz Mañes.
• Hizkuntza: Euskaraz.
• Prezioa: Langileek 18€ eta langabeek 12€.

 

NORBERE GARAPENA

• Ordutegia: 15:00etatik 17:00etara, asteazkenetan. Apirilak 15, 22, 29, maiatzak 6, 13, 20, 27 eta ekainak 3 (8 saio, 16 ordu).
• Irakaslea: Pepa Bojo.
• Hizkuntza: Gazteleraz.
• Prezioa: Langileek 24€ eta langabeek 16€.

 

SENDABELARRAK ETA SENDAGAI NATURALAK II

• Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara, ostegunetan. Ekainak 4,11, 18 eta 25 (4 saio, 16 ordu).
• Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.
• Dinamizatzaileak: Alaitz Mañes eta Eva Mena.
• Prezioa: Langileek 24€ eta langabeek 16€.

 

BIDEOGINTZA TAILERRA

• Ordutegia: 09:00etatik 13:00era. Uztailaren 6tik 10era bitartean (5 saio, 20 ordu).
• Dinamizatzailea: Itziar Bastarrika.
• Hizkuntza: Euskaraz.
• Prezioa: Langileek 30€ eta langabeek 20€.

 

Ikastaroetan apuntatzeko epea: Otsailaren 16tik 27ra. Udako ikastaroetan beranduago ere eman ahal izango da izena.
Plazak mugatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide