Euskara eta Ingurumen alorreko diru laguntzak eskatzeko epea zabalik

Maxixatzen.eus 2015ko api. 17a, 16:47

Ingurumen saileko diru laguntzak maiatzaren 6ra bitartean eska daiztezke Azkoitiko udalean. Euskara zerbitzuko hiru laguntzak, berriz, uztailean, irailean eta urrian amaitzen dira.

Ingurumen sailak irabazi asmorik gabeko erakundeei eta taldeei diru laguntzak emango dizkie, ingurumenarekin lotutako programak eta jarduerak egiteko. Hemen dituzue eskuragarri oinarriak eta eskaera orria.

Bestalde, Euskara zerbitzuak honako laguntza hauek eskaintzen ditu:

Enpresetan euskara planak martxan jartzeko laguntzak. Eskatzeko azken eguna: uztailak 15.

- Euskara ikasteko eta uda ikastaroetako laguntzak. Eskatzeko azken eguna: irailaren 15a.

- Errotulu, irudi korporatibo, web orri eta programa informatikoak euskaratzeko laguntzak. Eskatzeko azken eguna: urriaren 30a.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide