Urolatarrak txarangaren 25. urteurrena

Maxixatzen.eus 2015ko api. 17a, 10:19

Urolatarrak txarangak 25 urte bete zituen iazko San Andresetan, eta zapatuan Azkoitiko kaleetan joko dute urteurrena ospatzeko. Iraurgi elkartean bilduko dira 10:30ean, hamarretakoa egiteko; 12:00etatik aurrera txikiteoan ibiliko dira, eta 14:30ean, bazkaltzera joango dira Joseba jatetxera.

25 urtean taldean izan diren lagun guztiak bilduko dira. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide