'Jauja', Leo Harlem, 'El libro de la vida' eta 'Kingsman: Servicio secreto' asteburuan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2015ko api. 15a, 18:20

Ostiralean, hilak 10, Zine forumaren barruan 'Jauja' filma izango da ikusgai, 22:00etan. Zapatuan, Leo Harlemen bakarrizketak entzuteko aukera izango da, 22:00etatik aurrera. Igandean, 'El libro de la vida' filma egongo da, 17:15ean, eta, azkenik, 'Kingsman: El secreto de la vida' pelikula igandean, 19:30ean eta astelehenean ikuslearen egunean, 20:00etan.

'Kingsman: Servicio secreto' 2014an Erresuma Batuan egindako filma da. Matthew Vaughn da zuzendaria, eta honako hauek dira pelikulako aktoreak: Colin Firth, Taron Egerton, Samuel L. Jackson, Mark Strong, Michael Caine, Sofia Boutella, Sophie Cookson, Mark Hamill, Jack Davenport, Tom Prior, Neve Gachev eta Alisha Heng. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide