Lapiortu garaile, 55 plaza eginda

Maxixatzen.eus 2015ko api. 15a, 11:09

Atzo, hilak 14, izan zen Udaberriko idi demaren azkenengo eguna. Ikusmin handia zegoen Gurea pilotalekuan. Izan ere, Lapiortuk lehenengo egunean 55 plaza egin zituen, eta erabakiorra izan zitekeen atzo gaueko proba. Azkenean, ordea, inor ez zen gai izan Lapiorturen marka hausteko, eta bera izan zen irabazle. Bigarren postuan, Kaminoko geratu zen 51 plaza 4 zinta eta 1,78 metro eginda. 

Lau egunez jarraian lehian ibili ondoren, honela geratu da 2015eko Udaberriko idi demaren sailkapena:

1- Lopiortu: 55 plaza.

2- Kaminoko: 51 plaza, 4 zinta eta 1,78 metro.

3- Oliden: 50 plaza, 4 zinta eta 3,88 metro.

4- Telleria: 50 plaza, 3 zinta eta  0,83 metro.

5- Mendigoiti: 43 plaza, 2 zinta eta 0,42 metro.

6- Andrakas: 43 plaza eta 1,92 metro.

7- Lopategi: 43 plaza.

8- Bixkiak: 41 plaza.

9- Largate: 40 plaza, zinta bat eta 3 metro.

10- Usaizti: 37 plaza eta 0,67 metro.

11- E. Armaolea: 35 plaza, 3 zinta eta 2,19 metro.

 

Argazkiak: Ibon Errazu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide