Eneritz Artetxe bigarren Osinalde Sariketan

Maxixatzen.eus 2015ko api. 13a, 13:13
Argazkia: Goierriko Hitza / Gemma Urteaga, Eneritz Artetxe eta EƱaut Martikorena.

Eneritz Artetxe azkoitiar bertsolariak bigarren postua eskuratu zuen larunbat gauean, hilak 11, Gabirian jokatu zuten 44. Osinalde Bertso Sariketako finalean. Eñaut Martikorena hernaniarrak irabazi zuen lehia.

 

Artetxek saio orekatua, segurua eta bertso onekin tartekatua egin zuen. Iaz ere Osinalden kantatu zuen. 

Osinalde elkartera 200 bat lagun hurbildu ziren sei bertsolariren bertsoak entzutera, eta entzuleen botoetan ere Martikorena nagusitu zen. Martikorenak Osinalden kantatzen zuen lehenengo aldia zen. Entzuleak gustura atera ziren bertso saioarekin. Bizi hasi zen, puntu-erantzunetan berealdiko bertsoak botata. 

Honako bideoan irabazlea esan zuten unea ikus daiteke, eta hemen Urola Kostako Hitzak Eneritz Artetxeri egindako elkarrizketa. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide