Udaberriko idi deman hamabi parte-hartzaile lehiatuko dira

Maxixatzen.eus 2015ko api. 10a, 16:56
Argazkia: Ibon Errazu

Bihar gauean, hilak 11, Udaberriko idi dema Txapelketa hasiko da Gurea pilotalekuan. Asteartera bitartean, egunero, hiru lehiakide ariko dira nor baino nor, eta plaza gehien egiten dituenak irabaziko du.

 

Bihar, larunbata, Lopiortu, Logate eta Telleria lehiatuko dira, 22:00etatik aurrera; igandean, Lagarte, Bizkiak eta E. Armaolea, 18:00etan; astelehenean, Usaizti, Andrakas eta Txauson, 22:00etan; eta, azkenik, asteartean, Mendigoiti, Oliden eta Kaminoko, 22:00etan.

Pisaketak 10:00etan egingo dituzte proba egunean, Azkoitiko Lagunak Instalazioen biltegian. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide