Azkoitiko duatloia izango da apirilaren 18an

Maxixatzen.eus 2015ko api. 9a, 17:18
Argazkia: Urola Kostako Hitza (2014)

Azkoitiko XVI. duatloia egingo dute hurrengo larunbatean, eta parte-hartzaileek, guztira, 48,5 kilometro egin beharko dituzte korrika eta bizikletan. 

Emakumezkoak 15:15ean abiatuko dira eta 15:25ean gizonezkoak. Irteera eta helmuga Herriko plazan izango dira, eta lasterketa amaitutakoan sari banaketa egingo dute. 

 

Lehendabizi, 10 km korrika egin beharko dituzte parte hartzaileek herri barruko 3,3 km-ko zirkuituari hiru bira emanez. Ondoren, 34 km bizikleta gainean, Urretxu-Zumarragara joan etorria eginez, eta, azkenik 4,5 km-ko ibilbidea burutu beharko dute herri barruko zirkuituari bi bira emanez.

Lasterketan izena eman nahi duenak Euskal Herriko Triatloi Federazioaren web orrialdean edo duatloiko egunean bertan izango du aukera. Federatuek zein federatu gabeek parte har dezakete, eta gehienez 216 korrikalari lehiatuko dira.

Federatuek izena emateko epea apirilaren 17ko 00:00ak arte egongo da zabalik, eta, aldiz, federatu gabeek froga egunean bertan ere izena eman dezakete. Federatuek 15 euro ordaindu beharko dute, eta federatu gabeek 25 euro.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide