Demostration dokumentala eta Selma filma asteburuan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2015ko api. 8a, 16:43

Ostiralean, hilak 10, Zine forumaren barruan Demostration dokumentala izango da ikusgai 22:00etan Baztartxo zine aretoan. Ondorengo hiru egunetan, berriz, Ava Duvernay zuzendariaren Selma filma egongo da: larunbatean, hilak 11, 22:00etan, igandean 17:15ean eta 19:30ean, eta, azkenik, astelehenean ikusleen egunean, 20:00etan. 

Selma filma bi oscarretarako proposatu dute, pelikula onenaren eta abesti onenaren izendapena jasota. 2014an AEBetan egindako filma da. DuVernay zuzendariaren filmako aktoreak honakoak dira: David Oyelowo, Tom Wilkinson, Carmen Ejogo, Tim Roth, Giovanni Ribisi, Common, Oprah Winfrey, Lorraine Toussaint, Andre Holland, Alessandro Nivola, Cuba Gooding Jr., Dylan Baker eta Tessa Thompson.

Bestalde, Demostration Victor Kossakovsky zuzendariaren dokumentala da, eta Espainian grabatu zuten 2013an. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide