'Zure janaria ez da hondakina' bideo lehiaketa irabazi dute Floreaga ikastetxeko ikasleek

Maxixatzen.eus 2015ko api. 8a, 12:49

DBHko kategorian bideo onenaren saria irabazi du Azkoitiko Floreaga ikastetxeak. Lehiaketaren helburua da herritarrak, eta batez ere gazteenak sentsibilizatzea elikagaien kontsumo arduratsuaz eta kontsumitu ez diren elikagaietatik sortzen diren hondakinen kantitate handia murrizteko beharraz.

 

Antolatzaileek azaldu dute egiten diren azterketen arabera, Euskadin erosten diren elikagaien ia % 8 zaborretara botatzen dela, prestatu ere egin gabe; beste modu batean esanda, urtean 50 kilo eta 200 euro inguru botatzen direla biztanle bakoitzeko.

Lehiaketa Hiri Hondakinen Kudeaketa Koordinatzeko Organoak antolatu du 12 eta 18 urteko ikasleen artean, eta irabazleek iPad mini eta diploma bana jaso dute sari moduan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide