Eneritz Artetxek irabazi du Zaldibiko Osinberde bertso sariketa

Maxixatzen.eus 2015ko mar. 18a, 06:50

Goierriko Hitza

 

Urola Kostako Hitzan jakin dugunez, joan den zapatuan III. Osinberde sariketa irabazi zuen Eneritz Artetxe bertsolari azkoitiarrak Zaldibian. Irabazlea entzuleek izendatzen badute ere, epaileek ere Artetxeri eman zioten puntuazio onena. Bertaratutako bertsozaleen aho batez, horrenbestean.

 

Zaldibiako lehiaketa Gabiriako Osinalde bertso sariketarako lehenengo saio baliagarria izan zenez, Artetxe sailkatuta dago dagoeneko Gabiriakoa jokatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide