Korrika 19: Korrika txikia gaur eta herri bazkaria igandean

Maxixatzen.eus 2015ko mar. 17a, 10:21

Hastera doa!

 

Datorren igandeko 20:00ak inguruan pasako da Korrika 19 herrian zehar, eta gaur arratsaldeko 16:30ean Korrika txikia egingo dute ikastetxeetako umeek. Plazara iritsitakoan, Irrien Lagunak izango dituzte bertan zai, festaz gozatu ahal izateko.

 

Bestalde, igandean Gurea pilotalekuan bazkari herrikoia izango da. Menua 15 euroan izango da helduentzat eta 12an haurrentzat. Izen ematea hemen: 607612697 edo idatzi azkoitia@aek.org helbidera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide