Urola gustagarri, bailarako txahal haragia eta behi esnea bultzatuz

Maxixatzen.eus 2015ko mar. 16a, 06:24

III. Urola gustagarri

Datorren ostegunean, martxoak 19, hasi eta apirilaren 19ra arte, bailarako ekoizle, baserritar, jatetxe eta gainerako eragileek menuak, ekintzak eta eskaintza turistikoak eskainiko dituzte Urola gustagarriren hirugarren edizioaren baitan.

Aurtengoan, bertako beste bi produktu izango dira ardatz: bailarako txahal haragia eta behi esnea. Bertako produktuei balioa emanez, bertako hamar jatetxeetako sukaldariek artez prestaturiko menuen bitartez, baserri eta ekoizpen guneetara bisita gidatu bereziak eta  "ekitaldi gastronomiko" berritzaileak antolatu dira. Hilabetean zehar, aisialdi eta turismorako eskaintza berezia sortu da, eskualdeak duen eskaintza turistiko oparoan txertatzeko.

Ekimena Donostiako Sevatur Gipuzkoako turismo ferian aurkeztu da, eta www.urolagustagarri.eus blog berria ere martxan jarriko da aurtengoan, Gustagarri eta bertako ekintza guztiei buruzko informazio eguneratuarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide