Autobus zerbitzu hobea bailaran igandetik aurrera

Maxixatzen.eus 2015ko ots. 27a, 07:33

Bus guztiak Altzibarren geratuko dira

Bost mila ekarpen baino gehiagoko parte hartze prozesuaren ondoren, igandetik aurrera nabarmen hobetuko dira bailara arteko eta Donostiarako autobus lineak, eta ostiral gauetako zerbitzua ere indartu egin da.

Prest daude Urola Kostako ordutegi berriak, Foru Aldundiak jendearen proposamenen hiru laurden onartuta.

Azkoitiari dagokionean, Lurraldebusen autobus guztiak geldituko dira Altzibarko geltokian igandetik aurrera, urtez urte herritarrek egindako eskariari erantzunez. Udalak eskatuta, geltoki hori zerbitzu guztietarako berreskuratu du orain Aldundiak.

Bestalde, Urbanueren bitartez, besteak beste, Altzibar eta beste auzo batzuetako haurrak ikastetxeetara eramateko zerbitzua handitu eta sendotu dute, behin betiko ordutegia osatuta. Udalaren arabera, 86 lagunek erabili dute autobusa batez beste irailetik urte amaierara, eta Floreagara doan hirugarren linea izan da herritarrek gehien erabili dutena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide