"Jolas denbora" egitasmoa abian Azkoitiko eta Azpeitiko ikastetxeetan

Maxixatzen.eus 2015ko ots. 24a, 06:59

"Jolas denbora" proiektua

Jolastokiak gehienbat mutilentzat prestatuta daudenez, gune horiek modu parekideagoan banatzeko, Azkoitian eta Azpeitian "Jolas denbora" egitasmoa jarri dute abian, Hezkidetza Foroaren ekimenez.

Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeak, Udalak eta Harremanitzeko dinamizatzaileak izango dira proiektua bideratuko dutenak. Dinamizatzaileek Urola Kostako Hitzan adierazi dutenez, "naturaltzat jotzen ditugu erabat kulturalak diren jarrerak". Jarrera horiek detektatu eta aldatzeko garaia da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide