Aitor Arruti Rezabal: Inposatzea zer den

Aitor Arruti Rezabal 2016ko urt. 27a, 13:20

Koaderno berdeko postalak

 

Zer da inposatzea

galdetu didazu

zure begi-ninia nirean iltzatuz

Becquerren poeman bezala

 

zuk galdetu didazu

etxepeko espainol hiztun jator

zurekin espainieraz hitz egin ondoren

nik gero arte esan eta hasta luego erantzutean

 

zuk galdetu didazu

gazte pssohekide baskongado

zuei espainol elebakarrei guk euskaldunok

euskara inposatzen dizuegula esanez

 

zuk galdetu didazu

espainieraz mintzo zaren tabernari

nik euskaraz modu atseginean eskatuta

espainolez eskatzeko zakar exijitzean

  

zuk galdetu didazu

inposatzearen aurkako inposatzaile

beti zeuk nahi duzuna egiteagatik

nik nahi dudana betiren beti ukatzean

 

zer da inposatzea

galdetu didazu

eta zuk galdetu didazu hara

inposatzea zu zeu zara

    

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide