Lurbide: Nezakazaritza biziberritzeko proiektua

Maxixatzen.eus 2015ko urt. 27a, 07:38

Lurbide proiektua

Lurbide proiektuaren bitartez, herriko lurrak nekazaritza ekologikoa landu nahi duten gazteen eskura jartzea da helburua, lan horretatik bizitzeko modua izan dezaten.

Herrian lur publiko gutxi izanik, euren lurrak gazteei errentan uztea nahi du duten baserritarren eta gazteen arteko bitartekari izan nahi du Udalak egitasmoaren bitartez. Lur erabilgarriak dituzten herritarrei eta nekazaritza ekologikoan lan egin nahi dutenei proiektua aurkeztu eta informazioa ematen ari da Udala; ahalik eta interesatu gehienengana iristeko.

Hori dela eta, lur erabilgarriak dituzten baserritarrak eta nekazaritzan aritzeko interesa duten herritarrei eurekin harremanetan jartzeko eskatzen die Udalak: joan zaitezte udaletxeko azken solairuan aritzen den Lurbideko teknikariarengana, 618 866 179 telefonora deitu edo   lurbideproiektua@gmail.com helbidera idatzi. Proiektuaren inguruko informazioa udal webgunean aurkituko duzue, Lurbideren atalean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide