Eguneko zentroa Gaztenenean kokatuko du Udalak

Maxixatzen.eus 2015ko urt. 13a, 07:42

Eguneko zentroa Gaztenenean

Urtarrilaren 23tik aurrera Musikagune berria Elkargunean kokatu eta gero, bertara aldatuko da Musika eskola. Horrenbestean, Gaztaneneako egoitza libre geldituko da. Herritarrekin kontsultak egin eta haien eskariak kontuan hartuta, Eguneko zentroa Gazteneneara ekartzea erabaki du Udalak.

Gainerako instituzio eta alderdi politikoen oniritziarekin, urtarrilaren 2tik zabalik dago Eguneko zentro berriaren proiektua eta obra zuzendaritza aukeratzeko prozedura. 117.300 euroko aurrekontua izango du proiektuak, eta egoitza berriak 30-40 plaza izan ditzake, egun baino 10 bat lagun gehiago.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide