Oreka bioelkartearen 10. urteurreneko ekitaldiak

Maxixatzen.eus 2015ko urt. 8a, 15:18

10. urteurrena

Azkoitiko Oreka bioelkarteak hamar urte bete ditu, eta aste honetan zehar hiru hitzaldi antolatu ditu Elkargunean 18:00etan.

Ricardo Arriola eta Silvana Huegunek gorputzaren desorekak jorratuko dituzte gaur, gaztelaniaz.

Herenegun Leonor Montori izan zen hizlari gaixotasun fisiko eta emozionalak gai hartuta. Atzo, berriz, Jakoba Errekondo aritu zen lorategiak eta fruta-arbolei buruz, eta berari zuzenean galderak egiteko aukera izan zen.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide