43 lagunek atera zuten gidabaimena euskaraz 2014an

Maxixatzen.eus 2015ko urt. 7a, 06:37

Gidabaimena euskaraz

Diploma bana eman die Udalak 2014an gidabaimena euskaraz atera zuten 43 lagunei, egindako aukera goraipatzeko. Gainera, Aizpurutxoko Itziar jatetxean bi lagunentzako hiru bazkari zozketatu dituzte ekitaldira joandakoen artean, eta irabazleak Ion Imanol Plazaola, Ane Tamayo eta Aihen Elorza izan dira.

Bestalde, Udalak euskararen alde egindako lana eskertu dio Etxaniz autoeskolari, 2009tik gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera eskaintzen duelako.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide