Aurten izan dira bisitari gehien bailarako turismo bulegoan

Maxixatzen.eus 2014ko abe. 19a, 09:49

Turismo bulegoa

Inoiz baino bisitari gehiago izan ditu aurten Loiolan kokatuta dagoen bailarako turismo bulegoak. Apirilaren 10etik abenduaren 12ra 27.287 bisitari izan zituzten, 2013an baino %28 gehiago. Emaitzekin pozik, Azkoitiko eta Azpeitiko udal ordezkariek honako erronkak aipatu zituzten datorren urterako:

1. Turismo Bulegoaren funtzionamenduaren egonkortasuna eta jarraitasuna bermatzea.

2. Turismo Bulegoari ikusgarritasuna eta irisgarritasuna ematea Loiolako Santutegira datozen bisitarien ehuneko handiagorengana iritxi ahal izateko.

3. Sektoreko enpresen artean Turismo Bulegoa erabiltzeko ohitura ezartzea.

Bisitari kopuruaren igoera bidai antolatuan etorri diren Espainiako eta atzerriko gainontzeko turistek eragin dute batik bat.

1. Taldean bidai antolatuan 20.155 bisitari izan ditugu -2013. urtean 14.467 -, eta bere kabuz etorri direnak, berriz, 7.132 -2013. urtean 6.865 -.

2. Zenbaki absolutuetan tipologia guztiak igo dira, baina proportzioan antolaturiko bidaiak nabarmen.

3. Jatorriari dagokionez, %53, erdia baino gehiago Espainiatik, %29 beste herrialdetatik, %11 Euskal Herritik eta %7 Kataluniatik.

4. Atzerritarrak igo egin dira 2013rekiko, eta euskal herritar eta katalanak mantendu edo pixkat jaitsi.

  • Inoiz baino gehiago eskualdean egiteko ekintza eta planei buruz eskatu izan dute informazioa, Loiolako Santutegiari buruzko informazioaz gain.

    1. Iraurgi Berritzeneko Turismo Sailetik artikulatu eta garatu diren produktu turistikoak: Bost geltoki Historian, Urola Gustagarri, Ezkutuko Altxorrak, udako bisita gidatuak...

    2. Gainontzeko eskualdeko baliabide turistikoak: Natur baliabideak (Izarraitz, Urolako Bide Berdea), Museoak, Ignaziotar Lurraldea, non jan, ostatuak e.a.

  • Turismo eta aisialdiko jarduerari lotuta eskualdeko ekonomia sustatu eta dinamizatzeko tresna estrategikoa bilakatu da, aurtengo jardunean inoiz baino etekin handiago atera

    zaiona.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide