Euskara aniztasunean topaketa: euskarak batzen gaitu!

Maxixatzen.eus 2014ko abe. 16a, 06:31

Dekalogoa

Joan den astean izan zen Euskara aniztasunean topaketa Andoaingo Martin Ugalde parkean, eta bertan izan zen gure ordezkari Tere Aldalur, Azkoitiko Auzoko programako arduraduna.

Topaketan Euskaltzaleen Topagunearen zuzendari Jasone Mendizabalek Euskara partekatzen duguna dekalogoa aurkeztu zuen.

Hamar oinarri biltzen dituen dokumentua Topaguneen mugimenduak aniztasunari buruz duen ikuspegia jendartera helarazteko helburuarekin osatu dute .

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide