Oier Araolazaren hitzaldia: "Neguko festak: mozorrotzea ez da disfrazatzea"

Maxixatzen.eus 2014ko abe. 18a, 05:53

Neguko festak

Oier Araolaza dantzari, kazetari eta antropologoa izango dugu hizlari gaur, hilak 18, Kultur Etxean 19:00etan.

Maxixatzenek antolatutako ekitaldian, Neguko festak: mozorrotzea ez da disfrazatzea gaiaren inguruan hitz egingo du Oierrek. Galdera ugarirentzako erantzuna emango du bertan: oraingo festa al da arimen gauekoa gure artean? Zer dira Neguko festak? Mozorrotzea ez da disfrazatzea?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide