Abarketatxo ludoteka: berrerabiltzeko jostailuen elkartasun kanpaina

Maxixatzen.eus 2014ko abe. 11a, 06:14

Gabon kanpaina

Abenduaren 19a bitartean, era guztietako berrerabiltzeko jostailuak jasoko dira Elkarguneko Abarketatxo ludotekan astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara.

Jostailuek osorik egon beharko dute, pieza guztiekin, eta ez dute gerrakoak izan behar: mahai-jolasak, panpinak, kamioiak, pelutxeak... Kanpaina horren bitartez, Gabonetan jostailuak jasotzeko modurik ez duten haurrei zuk dagoeneko erabiltzen ez dituzunak banatuko zaizkie.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide