Anaitasuna Futbol Taldearen webgune berria

Maxixatzen.eus 2014ko abe. 10a, 07:08

Web berria

Elkar Media enpresaren bitartez, webgune berria izango du aurrerantzean Anaitasuna Futbol Taldeak. Ohiko edukiez gain, hainbat berrikuntza izango ditu atari berriak, Zaleen Txokoari dagokionean bezala.

Zaleen Txokoak eginkizun  berria izango du hemendik aurrera astero argitaratuko dituzten elkarrizketekin, klubaren albisteekin eta asteburuetako kronikekin. Horretaz gain, irudi eta bideoek ere badute txoko berezia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide