2015eko Udal aurrekontuak, inbertsioak egiteko aukerarekin

Maxixatzen.eus 2014ko abe. 4a, 16:40

Aurrekontuak 2015

Aurrekontua 13.010.000 eurokoa izango da, eta mailegutan iazko aldean 443554 euro gutxiago eta 2013an baino 1.132.500 euro gutxiago joango direnez, Udalak inbertsioak egiteko aukera izango du. Horrela, 2014ko dirulaguntza eta zerbitzu guztiak mantendu eta indartu dira, eta honako inbertsio berriak gauzatuko:

-Alokairua sustatzeko 148.000 euroko diru-laguntzak, hiru modutan:

  •  Alokairu sozialera bideratzeko etxeetan egin beharreko obrak egiten laguntzeko
  •  Gazteentzat diru-laguntzak, etxeak alokatzeko
  •  Lokalak alokatzeko lantzak, denda berriak martxan jartzen laguntzeko.

-Gizarte zerbitzuetako partidak 106.000eurorekin indartu, bereziki etxez-etxeko laguntza zerbitzurako 67.000 euro gehiago jarrita (545.000 guztira)

-Herri aldizkaria martxan jartzeko dirulaguntza, umeentzako zine saioak antolatzeko eta estreinatzeko pelikulak ekartzeko partida indartu.

-Berdintasuna, aniztasuna eta parte hartzean partidak indartu eta auzo elkarteak sustatzeko dirulaguntzak eman.

-Autobus zerbitzuei eutsi, herritarrentzat baratza ekologikoak jarri, udaltzaingoaren zerbitzua ostiral iluntzetara zabaldu, haur eskolan aterpea egin, Balda kaleko barandila berritu, herri barruko bidegorri sarea osatu…

-Diru aldetik, inbertsio haundiena Floreagako igogailuarena izango da.

-Ekonomia suspertu eta langabeziari aurre egiteko 227.000 euro bideratuko dira, enplegu plana, lan orientazio zerbitzua, ekintzailetasuna sustatzeko dirulaguntzak, eta abar bideratzeko.

-Garapen bidean daauden herrialdeekin lankidetzarako dirulaguntzetan iaz baino 27.000 euro gehiago, 74.000 guztira.

-Danon Herrixenen barruan 250,000€kin herritarrek erabakitakoak sartu dira:

  • Liburutegi ondoko parkea estaltzea
  • Baserri bideen partida indartzea
  • Tenis pistak konpontzea
  • Espaloiak konpontzeko partida indartzea.

Beste taldeen proposamenak jasota, abenduaren 19ko ohiko bilkuran onartzea espero dute Udal gobernuko kideek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide