Euskaltzaleen Topagunea: Euskara aniztasunean topaketa

Maxixatzen.eus 2014ko aza. 24a, 07:02

Euskara aniztasunean topaketa

Euskara eta jatorri, kultura edota hizkuntza aniztasuna oinarri hartuta, Euskara aniztasunean topaketa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak. Abenduaren 12an egingo da Andoaingo Martin Ugalde Kutur Parkean, goizean zehar.

Badira hainbat urte Euskaltzaleen Topaguneak mugimendu gisa jatorri, kultura eta hizkuntza aniztasuna jorratzen diharduela, eta egindako bidearen berri eman eta hausnarketa partekatu nahi du etorkizuneko lankidetzetarako bideak zabaltzeko oinarri gisa. Izan ere, aniztasuna euskararen normalizaziorako erronka dela deritzo eta Mugimendutik erronka horri gogotsu heldu dio.

Euskal Herri zabalean hainbat egitasmo eta ekimen abian dira, eta aurten, Mugimenduak aniztasunaren baitako hausnarketa egin du eta hori ere aurkeztuko da.

Hiru helburu nagusi ditu topaketak:

  • Euskaltzaleen Topaguneak jatorri, kultura eta hizkuntza aniztasunarekiko duen ikuspegia zabaltzea.
  • Euskaltzaleen Topaguneak abian dituen egitasmo eta ekintza lerroak partekatzea.
  • Etorkizuneko erronken baitan hausnarketa bultzatzea eta lankidetzarako bideak zabaltzea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide