Sanandresetako egitaraua, app formatuan

Maxixatzen.eus 2014ko aza. 20a, 07:31

Aplikazioa

Udalak, Andramaixetarako egin zuen bezala, Sanandresetako egitarauarekin ere Android sistemadun mugikor eta tabletetarako aplikazioa atera du. Apple-erako bertsioa egun gutxi barru egongo da martxan. Erabiltzailea marketera sartu eta San Andres idatzita agertuko zaio programa, eta doan deskargatu ahal izango du.

Festetako egitaraua ahalik eta herritar gehienengana iristea da helburua, eta aplikazio horren bidez,festetako egitaraua kontsultatzeaz gain, ekitaldi guztiei buruzko iritzia ere ere eman ahal izango dute herritarrek. Horrenbestean, parte hartzeko tresna ere izango da aplikazioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide