Ostirala, azaroak 21
-Adinduen Astea San Jose egoitzan: txokolate jana 16:00etan eta 16:30ean bingoa.
-Azkoitiko 14. bidaia tertuliak: Guatemala, Kultur Etxean, 19:30ean.
-Emakumeen Mahaiak eta Zinetogramek antolatuta, SYNGUÉ SABOUR (THE PATIENCE STONE) (Atiq Rahimi), Baztartxon 22:00etan.
-Kontzertua Matadeixen: POW POW POWS 22:30ean.
Zapatua, azaroak 22
-Adinduen Astea San Jose egoitzan: Bizkargi Musika eta Dantza Eskolaren emanaldia 16:30ean eta afaria 19:30ean.
-Sanandresetako lehenengo asteburuko egitaraua:
- - Zubi Aurre Igeri Elkarteak antolatuta, Haurrentzako San Andres Igeri Saria Elkargunean 16:00etan.
- - Raka Maraton Elkarteak antolatuta, X. Azkoitiko Herri Lasterketa, Herriko plazatik abiatuta 16:30ean.
- - Danborrada, herriko kaleetan zehar 22:00etatik aurrera.
-Adinduen Astea San Jose egoitzan, Sendiaren eguna:
- - 10:00etan, Txalkor txistulari taldea.
- - 11:00etan, meza.
- - 12:00etan, hamaiketakoa eta opari banaketa.
- - 13:30ean, bazkaria.
-Sanandresetako lehenengo asteburuko egitaraua:
- - Goizean zehar, baserriko produktuen erakusketa eta salmenta Herriko plazan, eta bolillo edo ehoziri lanen erakustaldia egingo dute.
- - Azkoitiko kaleetan zehar, Santa Zeziliaren omenez, Iraurgi Abesbatza kalean kantari 11:30etik aurrera.
- - Bizkargi eta Dantza Musika Eskolako dantzariak, Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko Kandiola dantza taldeak eta Txalkor txistulari taldea, herriko kaleetan zehar 12:00etan.
-Ezkutuko Altxorrak bisita gidatuak: Iraurgiko San Martin baseliza 12:00etan.
Zinema Baztartxon: “Los juegos del hambre. Sinsajo1“ (Francis Lawrence), larunbatean 22:00etan, igandean 17:15ean eta 19:30ean, eta astelehenean 20:00etan (ikuslearen eguna).