Jon Andoni Martin: Everesteko trekking-a 1996

Jon Andoni Martin 2014ko aza. 18a, 06:30

Everesteko trekking-a-1

Bizitzan badira inoiz ere ahazten ez diren bizipenak. Hemengo lan hau 1996an egindako argazkilaritza lana da, baina gaur irten da argitara. Sekula ez naiz lan honekin ahaztuko. Ez argazkiengatik beraiengatik, baizik eta Arantza, Maltzeta eta Gotzonekin batera egin nuen trekking hartako esperientzia pertsonalagatik.

Everesteko-trekking-a-2

Kamera analogikoarekin egin nuen erreportaia, diapositiba erako karrete piloa eta neurririk gabeko ilusio handi-handiarekin.

Zuek argazkiak ikusterakoan nik haiek egiterakoan gozatu nuen adina gozatzea espero dut.

Jon Andoni Martin

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide