Urriaren 31 Mintzalagun programan izena emateko azken eguna

Maxixatzen.eus 2014ko urr. 27a, 07:00

Mintzalagun

Modu naturalean, lasaian eta lagun artean euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen duen doako zerbitzua da Mintzalagun.

Programa horri esker euskaldunak eta euskaraz hitz egiteko ohitura eta erraztasunik ez dutenak astean behin ordubete gutxienez elkartzen dira talde txikietan, euskaraz hitz egiteko. Zerbitzua azaroaren 6an hasi eta ekainean bukatuko da, eta lehiaketak, ibilaldiak, afariak, eta abar izango dira bitarte horretan. Izena emateko Azkoitiko AEK euskaltegian (943 151 089 /azkoitia@aek.org­ Oihana­), Udaleko Euskara zerbitzuan (943 857 175 /euskara@azkoitia.net – Jasone­) edo Udaleko web orrian dute aukera.

Informazio gehiagorako bisitatu bloga (mintzalagun.blogspot.com) ala facebook-a (mintzalagunak gara), eta gogoratu datorren ostiralean itxiko dela epea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide