Hondakinen %74,42 birziklatzera iristea lortu dute azkoitiarrek hiru hilabetean

Maxixatzen.eus 2014ko urr. 24a, 06:07

Sistema berriaren emaitzak

Orain dela hiru hilabete jarri zen abian Azkoitian hondakinak biltzeko sistema berria, eta Udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak atzo jakinarazitako emaitzen arabera, dagoeneko gutxienez %70 birziklatzeko helburua gainditu egin dute azkoitiarrek  %74,42ko tasarekin.

Emaitza onei esker zaborraren tasa %15 jaistea proposatuko duela baieztatu du Urrategi Alberdi alkateak, eta Udalak eta Mankomunitateak zorionak eta eskerrak eman dizkiete herritarrei, emaitzak hobetzen jarraitzeko konpromisoarekin.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide