Urola Gustagarri: umeentzako opil tailerra eta jan-edana guztientzat

Maxixatzen.eus 2014ko urr. 24a, 05:27

2. edizioa

Urola Gustagarri ekimena izango da bigarrengoz asteburuan, eta Azkoitian bi ekitaldi izango dira zapatuan plazan eta Kontzejupean.

Alde batetik, baserriko labeldun txerriaren pintxoak eta sagardoa izango dira plazan, eta bestetik umeentzat opil tailerra egingo da Kontzejupean.

LHko umeentzako tailerra izango da, eta izena aldez aurretik ematea komeni da. Gaurkoa, hilak 24, izango da azken eguna, eta Gazte informazio bulegoan (943 026 027) edo Abarketatxo ludotekan (943 083 800) eman daiteke izena.

Ordubeteko hiru txandatan gauzatuko da tailerra, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00ean, eta txanda bakoitzean 24 ume arituko dira gehienez. Egindako opilak etxera eraman ahal izango dituzte umeek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide