Azkoititik Urretxurako bidegorria itxi egingo dute hiru egunez

Maxixatzen.eus 2014ko urr. 17a, 06:05

Hiru egunez itxita

Urretxu eta Azkoitia bitarteko bidegorria itxi egingo dute sastrakak kendu eta garbitzeko, gaur, ostirala, astelehenean eta asteartean.

Hiru egun horietan 08:00etatik 18:00etara bitartean itxiko dute bidegorria, eta gainontzeko orduetan zabalik izango da. Lanean ari direnean harriak erortzeko dagoen arriskuagatik erabaki dute bidegorria erabat ixtea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide