Gazteak kontratatzeko eta ekintzaileentzako Udalaren diru laguntzak

Maxixatzen.eus 2014ko urr. 17a, 06:00

Diru-laguntzak

Eskualdeko udalekin batera, beste bi diru-laguntza linea emango ditu Azkoitiko Udalak langabeziari aurre egiteko, Lanbiderekin elkarlanean eta Enplegu planaren barruan.

Iraurgi Berritzenen diru-laguntzekin bateragarriak dira honako linea berri hauek, baina haiek baino lehenago eskatu behar dira. Datekin adi egoteko eskatu zien alkateak herritarrei, eskatzeko epea oso laburra delako.

Hona hemen bi laguntzen inguruko informazio zehatza:

  • Langabezian dauden gazteak praktiketarako kontratatzeagatik laguntzak, enpresentzat

Aurkezteko baldintzak: kontratatutako pertsonak 30 urte baino gutxiago izatea, Unibertsitateko edo Lanbide Heziketako ikasketak bukatu berri izatea eta Lanbiden izena emanda egotea. Kontratuek azaroaren 21a baino lehen hasi beharko dute eta enpresen hobaria, kontratatutako pertsonak jasotako hileroko soldata gordinaren arabera finkatuko da (2.450 euro eta 3.620 euro bitartean). Laguntza hauek eskatu daitezke jada, Iraurgi Berritzenen.

  • Ideia ekintzaileak garatu edo martxan jartzeko diru-laguntzak

    Lanbiden izena emandakoentzako lagunatzak dira, bi motatakoak: ideia berria eduki eta bere bideragarritasuna aztertzea behar dutenentzat, eta jada idea baten bideragarritasuna aztertuta eduki eta ideia hori martxan jarri nahi dutenentzat.

    - Ideia bat eduki eta hori garatzeko bost laguntza emango dira, horietaik 4, 25 urte azpiko langabetuentzat, eta bat 25 urte baino gehiagokoentzat. 1.500 eta 2.000 euro arteko laguntzak izango dira

    - Ideia bat dagoeneko garatuta eduki eta hori martxan jarri nahi dutenentzat sei diru laguntza emango dira, horietatik lau 25 urte azpiko langabetuentzat eta gainerako bi 25 urtetik gorakoentzat. Laguntza hauek eskatzeko epea urriaren 20tik 26ra da, Azpeitiko udaletxean.

Informazio zehatza eta osoa, hemen

Horrez gain, Iraurgi Berritzenek gogora arazi nahi du Lanbideren bidez emandako laguntza horiez gain badituela ekintzailetasuna sustatzeko beste laguntza batzuk, ideia eta negozio berriak martxan jartzeko diru-laguntzak zehazki. 2.500 eurotik 10.000 eurora artek diru-laguntzak dira, norbanako zein enpresei zuzendutakoak, eta eskatzeko epea azaroaren 30ean amaitzen da. Interesatuek Iraurgi Berritzenen dute informazio osoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide