Danon Herrixe: 2015eko aurrekontu parte hartzaileak

Maxixatzen.eus 2014ko urr. 12a, 16:37

Danon herrixe

Udal ordezkariek atzo adierazi zutenez, Danon Herrixe egitasmoaren baitan 2015eko aurrekontuen partida bat herritarren esku izango da. Diru hori zertan erabili erabaki ahal izango dute, herrian dauden premiak zein diren azalduz, iritzia emanez eta proposamenak eginez, urriaren 15era arte.

Egin daitezkeenak aukeratuta, zein proposamen gauzatuko diren aukeratuko dute herritarrek azaroan bozketa bidez.

Parte hartzeko hiru modu daude:

-Etxez etxe banatutako diptikoak erabil daitezke, haiek beteta udal eraikinetan eta landa auzoetan jarritako kutxak erabiliz.

- Web orria.

- Sare sozialen bitartez.

Azaroan emango da bozkatuko diren proiektuen berri eta orduan jakingo da partidaren kopurua.

Ondoren bilera orokor bat egingo da, udal gobernuaren aurrekontu proposamena aurkeztuz, eta azken urteetako aurrekontuen, diru sarrera eta gastuen bilakaera azalduz. Bileran ere proiektuak aurkeztuko dira eta bozkatu ahal izango da. Bozketa egun gehiagotara luzatuko da, eta zenbait bide jarriko dira horretarako.

Udalak herritarrak animatu nahi ditu, politika egiteko modu berrietan sinesten duelako, honakoa aldaketa horretan aurrera egiteko beste pauso bat delakoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide