Aitzol Altunaren hitzaldia gaur: "Euskara eta Nabarrako estatua"

Elkargunean

Nabarraldeko kide Aitzol Altuna historia ikerlariak Euskera eta Nabarrako estatua hitzaldia emango du gaur, hilak 9. Napar Zuzterrak eta Maxixatzen elkarteek Udalaren laguntzaz antolatuta, Elkargunean izango da hitzaldia 19:30ean.

Koldo Mitxelena hizkuntzalariak adierazi zuenez, euskararen misterioa ez da bere jatorria, bere biziraupena baizik, eta gogoeta horren inguruan jira-biran ibiliko da Altunaren hitzaldia:

euskararen mugak historian zehar, baskoien erresumarenak, indar politikoa eta euskararen arteko lotura, euskalkien jatorria, zazpiak bat-en jatorria euskararen atzerakadaren azalpena eta gaurko egoerara nola heldu garen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide