Xabier Munibe haurreskola: ate irekiak eta matrikulazioa

X. Munibe

Datorren zapatuan, urriak 4, ate irekien eguna izango da Xabier Munibe haurreskolan, goizeko 11:00etan, eta hezitzaileekin elkartzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

Haurreskola erakusteaz gain, bertako heziketa ildoa azalduko dute, nahi duten guztiei eskatutako informazioa emanez.

Horrela, urriaren 1etik 10era bitarteko matrikulazio epea kontuan hartuta, erabakiak jakinaren gainean hartu ahal izango dituzte interesa duten gurasoek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide