AEK: izena emateko azken astea

Maxixatzen.eus 2014ko ira. 23a, 06:40

Azken astea

Azkoitiko AEK euskaltegian izena emateko aukera oraindik zabalik dago, 943 151089 zenbakira deituta edo azkoitia@aek.org helbidera idatzita. Maila guztietako taldeak daude.

Euskara giro onean ikasteaz gain, antolatzen diren kanpo ekintzetan lagun arte jatorra aurkituko duzu eta KORRIKA 19 bertatik bertara bizitzeko aukera ere izango duzu, Mintzalagun taldeak ere bai, euskara praktikatzeko aukera bikaina.

Azkoitiko Udalak euskara ikasleentzako diru­laguntzak eskaintzen ditu. Euskara ikastea posible da eta merezi du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide