Izena emateko azken astea Azkoitiko AEK-n

Maxixatzen.eus 2014ko ira. 20a, 06:53

Azken astea

Azkoitiko AEK euskaltegian izena emateko aukera oraindik zabalik dago, 943 151089 zenbakira deituta edo azkoitia@aek.org helbidera idatzita. Maila guztietako taldeak daude. Euskara ikastea posible da eta merezi du.

  • ­ Euskara oinarria baduzu, baina konfiantza hartzea behar baduzu…9:00­-11:00.
  • ­ EGA agiria ezin aterata bazabiltza… 09:30­-11:30.
  • ­ Euskara ulertu bai, baina kalean eroso erabiltzeko “soltura” nahi duzula, seme-­alabekin euskaraz komunikatzeko gogoa duzula… 15:00­-17:00.
  • ­ Euskaltzaindiaren arauak, H­ak non jarri, euskaraz liburuak irakurri, e­postak euskaraz idatzi… nahi badituzu, 18:00­-19:30.
  • ­ Euskara 0­tik ikasi nahi duen norbait ezagutzen baduzu… 18:00­-20:00.

Euskara giro onean ikasteaz gain, antolatzen diren kanpo ekintzetan (sagardotegia, udaberriko irteera, ikasturte amaierako festa…) lagun arte jatorra aurkituko duzu eta KORRIKA 19 bertatik bertara bizitzeko aukera ere izango duzu. Honetaz gain, Mintzalagun taldeak ere badaude, ikasitako euskara praktikatu edo praktikatu nahi duenari laguntzeko aukera bikaina.

Gogoratu Azkoitiko Udalak euskara ikasleentzako diru­laguntzak eskaintzen dituela. Informazio gehiagorako 943 151089 eta azkoitia@aek.org

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide