Bizilore Familia Elkartea: eskola alternatiboa abian da Azkoitian

Maxixatzen.eus 2014ko ira. 19a, 06:50

Ikastetxe alternatiboa

Atzo Urola Kostako Hitzan leitu genuenez, dagoeneko abian da Azkoitian Bizilore Familia Elkarteak sortutako eskola alternatiboa, eta gaur aurkeztuko dute Elkargunean 19:00etan.

Itziar Arkonada beizamarra izango da haurren bidelaguna bertan, "modu autonomoan eta euren nahiak eta bizi-erritmoa errespetatuz hazi eta hezi daitezen".

Duela bi urte eta erdi sortutako Bizilore Familia Elkartearen emaitza lehen ludoteka kokatuta zegoen lokalean gauzatu da, Udalak utzita, Bizenta Mogel kaleko 4. zenbakian. Bihar, ostirala, aurkezpena egingo dute, 19:00etan, Elkargunean, herritarrei proiektuaren berri eman eta nahi duena batu dadin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide