Iñigo Aranbarriren hitzaldia gaur irakurle taldearen aurkezpenean

Maxixatzen.eus 2014ko ira. 23a, 05:30

Arrieta eta Elorza

Zilarrezko arraintxoak Irakurle Taldea sortzeko ekimena martxan jarri dute Azkoitiko Udalak eta Aizkibel Liburutegiak elkarlanean.

Irene Elorzak bideratuta, literaturaz solasean aritzeko eta eztabaidarako gunea izango da (euskal literatura, itzulpenak, garai eta genero desberdinetakoak... ).

Hileko azken asteazkenero izango da hitzordua, 19:00etatik 20:30era, Aizkibel Udal liburutegian.

Lehendabiziko saioa, baina, berezia izango da. Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrak bere azken nobelaz, Apirila: nobela baten zainak izenburuko hitzaldia emango baitu gaur liburutegian. Izan ere, Irakurle Taldeari proposatuko zaion aurreneko liburua horixe bera izango da, Apirila (Susa, 2914).

Honako programazioa prestatu dugu datorren urtarrilera bitartean:

* Hitzaldia: Irailak 23, gaur, 19:30ean Aizkibel Liburutegian: Iñigo Aranbarriren hitzaldia: 'Apirila: nobela baten zainak. (1766ko Azkoiti­Azpeitiko matxinada)'.

* Solasaldiak:

  • ­ URRIAK 29: Apirila, Iñigo Aranbarri (Susa, 2014)
  • ­ AZAROAK 26: Zorion handiegia, Alice Munro (Meettok, 2012)
  • ­ ABENDUAK 17: Gauzak, Georges Perec (Igela, 2014)
  • ­ URTARRILAK 28: Kristalezko begi bat, Miren Agur Meabe (Susa, 2013)

‘Zilarrezko arraintxoak’ izena izango du Irakurle Taldeak. Zilarrezko arraintxoak terminoa 'Thysanura' intsektuak izendatzeko ere erabiltzen da. Paper­jaleak dira intsektu horiek, eta horregatik jarri diote izen hori Azkoitiko irakurle taldeari, “liburu paper­jaleak bildu nahi dituelako”, adierazi du Irene Elorzak. Irakurle Taldeko kideek hilero jasoko dute saioari buruzko informazioa eta blog bat ere sortuko da proposatutako liburu eta egile bakoitzaren ingurukoak bildu asmoz.

“Irakurtzea banakako ekintza izanik, literatura solasaldiak esperientzia hori besteekin partekatzeko aukera ematen du. Moderatzailea egonda gainera, aberasgarriagoa izan daiteke liburuaren arlo desberdinak aztertzea; eta, nola ez, euskaraz irakurtzeko ohitura indartzeko”, esan du Aizkibel Udal Liburutegiko arduradunetako bat den Karmen Arrietak.

Irakurle Taldean parte hartu nahi dutenek Aizkibel Liburutegian edo bertako telefonora deituta eman dezakete izena: 943 850898.

Egutegia 2015ean: Hileko azken asteazkenetan, 19:00etatik 20:30era.

­

  • ­ Otsailak 25
  • ­ Martxoak 25
  • ­ Apirilak 29
  • ­ Maiatzak 27
  • ­ Ekainak 24: Ekitaldi berezia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide